EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa
"JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.
4. Ezinezko kopuru sinisgaitzak eman ziren beste manifestazio baten adibide izugarria: Zaragozakoa.
Beste adibide esanguratsua dugu Zaragozan asteartea 15ean egindako manifestazioa. Pentsa irakurlearen nahasmena, asteazkena 16an manifestazioari buruzko albisteen jarraipena egin izan balu prentsan, nik egin dudan bezala.
Kako arteko letra beltxa neronek ipinia da. Serioa al da, sinisgarria, onargarria GERTAERA OBJEKTIBO BERBERARI BURUZ egun berean, eta Zaragozako Pilarreko plazaren edukiera 100.000 lagunekoa izanik, manifestari kopuruari buruz ondokoa dioen herri bateko prentsa?: A) ehundaka mila (zenbat diren zehaztu gabe ere, berreun behar dute ehundaka izateko); B) 300.000; C) 450.000; D) 600.000. Zaragozako Gobernu-Ordezkaritzak 1996ko azken hauteskunde nagusietan PROBINTZIA OSOKO hautes-errolda 702.086 lagunekoa zela eta PROBINTZIA OSOAN 550.000 lagunek baino gutxiagok boto eman zutela eta Zaragoza hiriburuko ESKUBIDEZKO POPULAZIO OSOA (titi-umeak, ezinduak eta gaisoak barne) 1995.01.01an 607.899 lagun besterik ez zirela jakinik, onartzekoa al da hiriburuan 600.000 lagun manifestatu direla esatea?
Bestelako burugabekeria eta neurrigabekeria kontrafaktikoen irakurketa zehatz-mehatza saihestuko diot irakurleari (besteak beste, Madrilgo milioi t'erdi ospatua -gutxienez 800.000 lagun udaltzaingoaren arabera-, Ceutako 10.000 manifestariak, ABC eta EL PAISen arabera 20.000 izan zirenak, Vigoko ABCren araberako 30.000 lagunak 170.000!!! bihurtuak EL MUNDOren arabera, eta abar). Halere, Euskal Herriari dagozkien faltsuketa zentzugabe hauen artetiko biri buruz jardungo dut jarraian.
5. Iruñeko manifestazio ASMATUA eta Bilboko asmatutako milioi erdia.
![]() |